Erregulartasunez egindako intentsitate moderatutako jarduera fisikoa hala nola; oinez ibiltzea, bizikletaz desplazatzea edota kirola praktikatzea eragin onuragarriak ditu osasunean. Jarduera fiskoaren onurak adin guztietako pertsonen osasunean ematen dira, egunean zehar aktiboagoak izan ezkero, gomendatutako jarduera fisikoaren mailara iritsi gaitezke, adibidez oinez edota bizikletaz desplazatuz edota eskailerak erabiliz igogailuan igo eta jaitsi ordez.
Erregulartasunez eta maila egokian egindako Jarduera Fisikoak:
- Egoera muskular eta bihotz biriken sistemaren egoera hobetzen du.
- Hezurren osasuna eta egoera funtzionala hobetzen du.
- Hipertentsioa , kardiopatia koronarioa, burmuin istripu baskularrak, diabetea, bularreko eta sabeleko minbiziak eta depresioa pairatzeko aukerak murrizten ditu.
- Erorketak eta bizkar ornoen eta aldakaren frakturak sufritzeko arriskua ekiditen du.
- Oinarrizkoa da oreka energetikoan eta pisuaren kontrolean.